IRRATIA

1983ko uholdeak aztertu ditugu Iker Ibarluzea meteorologoarekin

1983ko abuztuaren 26an Euskal Herrian azken hamarkadetan izan den hondamendi klimatiko bortitzena bizi genuen. Aste honetan 37 urte bete dira ezbeharretik eta Iker Ibarluzearekin egun hartan gertatutako ikuspegi meteorologiako batetik aztertu dugu.

Arriaga antzokia 83ko uholdeetan

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Euskal Herriko herri ugari hondamen-eremutzat jo zituzten geldiezina ziruditen euriteek eragindako uholdeek sekulako kalteak eragin ondoren. 37 urte beranduago ez ditugu datu ofizialik, baina kalkuluen arabera hondamendian 44 pertsona hil ziren eta beste 5 desagertu. Ur-jasek utzitako kalte materialak 1.200 milioi eurokoa izan zen.


Baina, zerk eragin zuen euritea? Zergatik sortu ziren uholdeak? Euskal Herriko zein zonaldetan garatu zen fenomeno klimatikoa? Gertatu al daiteke berriro 83koa?Iker Ibarluzearekin egun hartan gertatutako ikuspegi meteorologiako batetik aztertu dugu.