IRRATIA

U12ko kanpainari begira, diseinuaren ikuspegitik

Hauteskundea kanpainaren azken txanpan sartuak gauden honetan, kanpainari diseinuaren ikuspegitik begiratzeko aukera izan dugu. NAIZ irratian izan da Borja Goitia diseinatzaile pasaitarra, eta alderdiz alderdi aztertu ditu indar politiko bakoitzaren diseinuak.

Borja Goitia diseinatzailea. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Hauteskunde kanpainaren azken txanpan sartutadiseinuaren ikuspegitik aztertu dugu kanpaina Borja Goitia diseinatzaile pasaitarraren eskutik. Goitiak ibilbide luzea du diseinuaren munduan. 'Egin' egunkarian hasi zen; gerora, Elkar argitaletxeko arte zuzendaria izan da, eta egun Elkar Sareko diseinu arduraduna da. NAIZ irratian izan da bera eta hauteskunde kanpainako mezuak, argazkiak, tipografiak, koloreak, formak... aztertu ditugu berarekin. 

Lehenik eta behin, orain arte hauteskunde kanpaina nola ikusten ari den galdetuta, «nahiko intentsitate baxuko kanpaina» izaten ari dela dio Goitiak. Bestetik, hauteskunde kanpaina baten helburuak zein diren galdetuta, hauexek aipatu ditu diseinatzaile pasaitarrak: «alderdi bakoitzaren hautagaiak irabaztea edo behintzat ahalik eta boto gehien lortzea, eta bere produktua ahalik eta hoberen saltzea».

Helburua garbia da hauteskunde kanpaina batean, eta hori diseinatzea «oso konplexua» dela aitortu du Goitiak. Gaur egun, hainbat estrategia ezberdin daudela nabarmendu du eta kanpaina bat diseinatzea «hitz potoloa» dela. «Gauza asko hartu behar dira kontuan, eta tartean aditu asko daude, estrategak, komunikatzaileak, politikoak...  baina diseinu ikuspuntutik, helburua, hautagaia ahalik eta erakargarriena egitea da», dio Goitiak. Gaineratu du, hainbat eta hainbat kontu hartu behar direla kontuan: «koloreak, formak, argazkiak, tipografia... diseinua bera englobatzen duen aspektu guzti horiek». 

Azkenik, alderdiz alderdi aztertu ditu Goitiak indar politiko ezberdinen diseinuak. Zinez interesgarria indar politiko bakoitzaren analisia, entzungai duzue txertatutako audioan bertan.