IRRATIA

Pyramiden, Sobiet Batasuneko meatzarien kokaleku izandakoa

Ithaka

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Iparraldera, oso iparraldera egitera goaz. Svalbard norbegiar uhartedira, Artikora.
Izan ere, Eder Sagredo gallartarrak baditu bi filia: paisaia nordikoak, eta meatzeak. Hain justu, Euskal Herriko Meatzaritza museoan egiten du berak lan.

Tira, ba Svalbard-en bada Pyramiden izeneko herri bat, garaian Sobiet Batasuneko meatzarien kokaleku izandakoa. Gaur egun hutsik dago, zaindari bat baino ez baita bizi bertan. Sobiet Batasuna erori eta meatzariek Pyramidenetik alde egin zutenean bezalaxe omen dago dena. Kiroldegi erraldoi bat, musika-aretoak, Lenin-en omenezko irudiak… iragan mendera atzera egiteko modu bat da leku hura bisitatzea.