IRRATIA

Zer dira tenporak eta zer sinesgarritasun dute?

Aterkiarekin haizearen aurka borrokan, Bilbon. (Marisol RAMÍREZ/ARGAZKI PRESS)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Iker Bizkarguenaga Naiz Irratiko metereologoak tenporak zer diren azaldu digu. Tenporen arabera, ez dugu uda berorik izanen aurten: tenperatura freskoak,  hodei asko eta eguzki gutxi. Baina zein sinesgarritasun eman behar diegu tenporei?

Jatorri kristaua dute tenporek. Penitentziak eta otoitzak egiteko datak ziren, urtean 4 aldiz. Gerora, urtaro bakoitzeko eguraldia iragartzeko erabili izan dira tenporak, eta baserriko lanak  egiteko oso baliagarriak ziren. Tenpora egunetan, haizeari, eguraldiari, animalien jarrerari... jartzen zaie harreta, baina zientzia aldetik,  ez zaie azalpen zehatzik bilatu tenporei.