Xalbador, 100 urtez gure artean
Ekainaren 19an, 100 urte beteko lituzke Xalbador bertsolari handiak. Efemeridea aitzakia hartuta, Fernando Aire Etxarteren bizitzako momentu gogoangarriak ekarri nahi izan ditugu NAIZ irratiko uhinetara.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Ekainaren 19an gure herriak inoiz izan duen bertsolari handienetako baten urtemuga izan da, 100 urte bete direlako hura jaio zenetik. Xalbadorrez ari gara, noski. Fernando Aire Etxart Urepelen jaio zen 1920ko ekainaren 19an. Izatez artzaina zen bera, baina bertsolari moduan egin zen ezaguna Euskal Herrian barrena.
Bertsolaritza liriko eta poetikoa, seriostasuna eta malenkonia ordezkatu izan zituen anitzetan; bizitza, familia, baserria, fedea eta natura izan zituen bertsoetako gai, besteak beste.
Efemeridea aitzakia hartuta, omenaldi txiki bat egin nahi izan diogu Xalbadorri eta bere bizitzako momentu gogoangarriak ekarri ditugu uhinetara. Patxi Etxeberria bertsolari oriotarrak Xalbadorren inguruan esandakoak ere bildu ditugu, Fernando Aire oholtzatik kanpo ere nolakoa zen gehiago ezagutzeko.