Hong-Kongdik Ortuellara, bizikletaz
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
AEKn urte bateko eszendentzia hartu eta aspaldian egin nahi zuen bizikleta bidaia egiteko hautua egin zuen Asier Arroita ortuellarrak pasa den urtean. «2020an benetako bidaia» egitea zen bere intentzioa. Planifikazio handirik gabe, ruta zehatzik gabe, hegaldi merke bat erosi zuen Hong-Kong hirira eta han hasi zen bere abentura.
Hong-Kongdik Ortuellaraino bizikletan itzultzea zen hasierako plana, baina koronabirusak bidaiaren ekuadorrean harrapatu zuen. India eta Pakistan artean harrapatu zuen lockdowna, eta han ere kaleak hustu egin ziren. 6 hilabetera, uste baino azkarrago, eta batez ere, pena handiz, Euskal Herrira itzuli behar izan du Arroitak. Hori bai, 90000 kilometro, 10 herrialde, 600 argazki eta zientoka bizipen ekarri ditu motxilan, edo hobe esanda, alforjetan. Orain, Euskal Herrian da Arroita eta Ithaka-ra gonbidatu dugu.