IRRATIA

∫ateliteak x 29

sateliteak irudia txikia

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Nobedadeen atalarekin hasi dugu ohi bezela aste honetako saioa. 'Abaunz' eta 'Kreator'-en azken ekoizpenekin zabaldu dugu ∫ateliteak eta ondoren, urrutira begira jarri gara 'Beatlove', Ivan edota 'Skygaz'-en azken proposamenak ezagutzeko. Chiri Vegas  mitikoaren 'Vintage' diskoa ere entzun dugu, lan honen berrargitarapena aitzakiatzat hartuta, eta gure sampleen atalean, aldiz, Madrilgo MC-aren kantu bat aztertu dugu. Saioaren amaieran Negu Gorriaken kantu pare bat jarri ditugu euren lehen diskoaren 30. urtemuga ospatzeko.