Euskara ulertzen duen lehen hizketa-teknologia, 'ADITU'
Elhuyar fundazioak euskara ulertzen duen lehen transkripzio-teknologia garatu du. Ikus-entzunezkoak azpititulatzeko balio du tresna honek, baita mikrofonoari esaten dioguna zuzenean transkribatzeko ere.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Eduki digitalak, eta batez ere ikus-entzunezkoak protagonismo handia duten garai hauetan, hizketa-ezagutzako teknologia geroz eta garrantzitsuagoa bihurtzen ari da gure gizartean. Besteak beste, teknologia hori da Youtube-ko bideoen azpititulu automatikoak sortzen dituena, edota Alexa, Siri edo Okay Google bezalako laguntzaile adimentsuei esaten dieguna ulertzea ahalbidetzen duena. Aipatutako tresna guztiak oso potenteak eta eraginkorrak dira, baina badute arazo handi bat. Ez dute euskararik ulertzen.
Arazo horri aurre egiteko, Elhuyar Fundazioan abian jarri dute Aditu.eus, hizketa-ezagutzako teknologia baliatuz ikus-entzunezkoak azpititulatzeko edota mikrofonoari esaten dioguna zuzenean transkribatzeko erabilgarria den online zerbitzua, euskara ulertzen duena.
Tresna interesgarri honetaz solasteko Igor Leturia, Elhuyharreko hizkera teknologien arduradunarekin izan gara.