J Martina | Mundu Zahar
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
ANE GARCIA
Baseekin jolasteko gogoz abiarazi zuten Kattalin eta Ane Barcena ahizpek 'J Martina' egitasmoa, eta Javi Jorajuriarekin batera osatu zuten hirukotea. Asmo argiz sortu zen taldea: kideek garbi zuten nola landu nahi zuten haien musika, bai eta zer komunikatu nahi zuten ere.
'J Martina' bezalako taldeei esker, base elektronikoak, autotunea edota trap kutsuko kantuak ez zaizkigu horren arrotz Euskal Herrian. Bi abesti plazaratu ditu taldeak orain arte: 'Mundu zahar' eta 'Beste zerbait'. Konfinamenduak izan du eraginik musikariengan, baliabide urriagoekin egin behar izan baitute lan. Hala ere, hori ez da oztopo izan sorkuntzan jarraitzeko.