Irungo lehenengo trikuharriak deskubritu ditu Iñigo Txintxurretak
Koronabirusaren izurriaren erdian, Iñigo Txintxurreta Hilharriak taldeko kide irundarrak Gipuzkoako herri barrutiko lehen trikuharria lokalizatu du. Olaberria auzoko Burkalleku gainean kokatua da, pinudi batean.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Asier ERRASTI
Iñigo Txintxurretak aurkitu duen trikuharria itsasoaren mailatik 400 metroko altuerara izan zen eraikia, 14 metroko diametroa du eta 1,20 metroko altuera. Hareharriz osatua da eta mugiturik baldin bada ere, lau harlauza ditu, ongi finkaturik. Edozein gisaz, monumentua “oso kaltetua” dago eta pinuak ere hazi dira bertan.
Aurkikuntzaz gehiago jakiteko, Iñigo Txintxurreta berarekin izan gara monumentu historiko hauez solasean.