Maskara gardenak, inklusioan sakontzeko
Osasun krisi honek aldaketa ugari ekarri ditu gure egunerokora. Horietako bat, maskara edo musukoen erabilpena da. Norberaren eta ingurukoen babeserako dela ez dago zalantzarik, baina Errenteriako Tknika zentruko kideen ustez, horrek gabezia batzuk ere ekarri ditu berekin: esaterako, ezin dugula ahoa irakurri edo ezin dugula aurpegiko espresioa edo aldartea zein den ikusi. Tknikan bilatu dute horretarako erremedioa: gardenak diren maskarak sortu dituzte.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Osasun krisi honek aldaketa ugari ekarri ditu gure egunerokora, eta horietako bat, gure janzteko modu eta ohituretara iritsi da. Elementu berri bat erantsi behar izan dugu azken egunetan: maskara edo musukoa.
Norberaren eta ingurukoen babeserako dela ez dago zalantzarik, baina Errenteriako Tknika zentroko kideen ustez, horrek gabezia batzuk ere ekarri ditu berekin: esaterako, ezin dugula ahoa irakurri edo ezin dugula aurpegiko espresioa edo aldartea zein den ikusi. Horrek gorrak diren edo entzumen urria duten pertsonengan albo kalte nabarmena izan dezakeela diote, baina baita, oro har, gainerako herritarrengan ere. Horregatik, gardenak edo transparenteak diren maskarak sortu dituzte.
Tknika zentroko biozientzia eta iraunkortasuneko koordinatzailearekin izan gara, Mari Jose Barriolarekin. Hasiera batean euren asmoa maskara kirurgikoak egitea zela azaldu du Barriolak, eta gauza batek bestera eraman zituela. Hortik etorri da maskara gardenak sortzeko ideia.
Behin maskarak sortuta, orain kolektibo ezberdinekin kontraste lanetan ari direla azpimarratu du Tknika zentroko kideak.