IRRATIA

Euskaraz gehiago gustatzen zatzaizkit

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Muturreko aldaketa eman du Zatzaizkit markak: ingeles hutsean hasi zuena orain euskaraz bakarrik egitea erabaki du Beñat Iraola diseinatzaileak.
Mundu osora zabaltzeko anbizioak errealitatearekin egin zuen topo: bezeroen gehiengo handiena euskalduna zen. Hori dela eta, euskara ere modernoa izan daitekeela iritzita, marka euskatik eta euskaraz lantzearen alde egin du Iraolak.