IRRATIA

Kontxi Igartua: Euskaldun bat Parisen

68ko maiatza

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Kafesnea Galletekin tartean gure helduak, eta bereziki amonak, izaten ditugu protagonista. Kontxi Igartua oñatiarrak mende erdia pasa zuen Parisen. 61ean bertara joan eta hantxe hasi zen neskame lanetan. 68ko maiatzaren lehen istiluek eztanda egitean haren ugazabek ihes egin zuten Normandiara, paradigma berria osatu nahi zuen mugimendu hura mesfidantzaz ikusirik. Hantxe etxean zen Igartua bakarrik, gertatzen ari zena ulertu nahirik. Esperientzia hartaz, eta ondoren Euskal Etxean hainbat herbesteraturekin izandako harremanaz eta euskalduntasuna bizitzeko moduaz aritu da Bigarren Kafean.