IRRATIA

«Exijitzen zaizkigun neurriekin ezin dugu Kafe Antzokia ireki»

Neurriak ulertu arren, hauek errespetatuz Bilboko Kafe Antzokia irekitzea ezinezkoa dela uste dute Mikel Urbeltz eta Axular Etxaburu arduradunek.

Bilboko Kafe Antzokia

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


50 laguneko gehienezko edukiera, pertsonen artean 2 metroko distantzia eta tabernako barra itxita. Hori da bi gobernuetatik antzokiei ezarri zaizkien segurtasun-neurriak, besteak beste.

Bilboko Kafe Antzokiko Mikel Urbeltz eta Axular Etxaburu izan dira NAIZ Irratian. Euren kasuan diote ez dela errentagarria aretoa irekitzea ezarritako neurriak betez. Ondorioz, enpresak ERTEan jarraituko du eta antzokiak itxirik.