IRRATIA

Kike Amonarriz, ahalduntzen aditua

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Euskaltzaleen Topaguneko presidenteak euskara berreskuratu ez, eskuratu egin behar dugula gogoratu digu. Hizkuntza Inoiz baino jende gehiagok dakien arren, ezagutzaren eta erabileraren arteko aldea gero eta handiagoa da eta, egoera irauli ezean, euskara galtzeko arriskua handia da. Euskararen Bidegurutzean (2019 Elkar) liburuan hausnarketa sakona egin du euskararen, gazteen eta erronka berrien inguruan.

Umorea eta transmisiorako gaitasuna dira, besteak beste, Amonarrizen bereizgarri eta horiek baliatu ditugu barneratuta dauzkagun hizkuntza erabilera okerrei alternatiba egokiak topatzeko.