Amaia Jujambio: Goizuetatik New Yorkera minbizia ikertzera
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Bigarren Kafea
Goizuetatik Iruñeara ikasketak egitera eta, bertatik, ikerketan zentratutako laborategi bat zuzentzera Amerikako Estatu Batuetan. 10 bat urte badira Amaia Lujambio New Yorken bizi denetik, bertan zuzentzen baitu ikerketa onkologikoaren arloan bere abizena daraman laborategia. Gibeleko minbizia da ikertzen duen gaixotasuna eta hori nola garatzen duen azaltzen hartu du bigarren kafea.
Bere ibilbidea, ikerketaren garrantzia, eta osasun zerbitzu publikoaren balioa bezalako gaiei buruz hitz egin dugu berarekin. Amets bat bete duela esan daiteke eta, gustora dagoen arren, bere herria, Goizueta, beti duela buruan esan digu; familia, lagunak…