Abian da Emakumeek egindako Zinemaren 9. Karabana
Kultura Comunication y Desarrollo (KCD) gobernuz kanpoko erakundeak bultzatzen duen zine konprometituaren jaialdia online sartuko da aurten gure etxeetan. Maiatzaren 4an hasi eta maiatzaren 8ra bitartean 5 film jarriko dituzte ikusgai, eta zinemagileekin solasteko aukera ere izango da. Gorka Lopez Arantzamendi da ekimenaren produkzio arduraduna eta berak azaldu dizkigu aurtengo edizioaren nondik norakoak.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Orain arte, Bilboko zinema aretoak izan ditu erakusleiho 'Emakumeek egindako zinemaren karabanak'. Bederatzigarren edizioa, baina, berezia izango da. 'Zinemagileen artean' lelopean, egoerak hala behartuta, online sartuko da gustu duenaren etxean.
5 jardunaldi izango dira, maiatzaren 4tik 8ra bitartean eta bertan munsu osoko 5 film ikusi ahal izango dira. Ikus-entzuneko lanak irekian ikusi ahal izango dira NIREStream plataforman. Gorka Gonzalez Arantzamendi da jaialdiaren produkzio arduraduna eta berak aurkeztu dizkigu ikusgai izango diren filmak:
Ikusmin handia piztu du, adibidez, Marianna Economouren 'When Tomatoes Met Wagner' filmak:
Dorothée Myriam Kellouren 'In Mansoura yiu separated us', Laura Coppensen 'taste of Hope', Eliza Capalen 'You(r) Turn' eta Ilana Navaroren 'Josephine Baker- The Story of an Awakening' dira beste lau filmak.
Filmak ikusgarri izateaz gain, egileekin solastekoa aukera izango da egunero arratsaldeko 18:00tan zoom plataformari esker.
Gainera, beste bi laburmetrai ere ikusgarri ziango dira, Sandrine Brodeur- Desrosies zuzendariaren 'Just Me and you' eta Paula Iglesias eta Ana Sernak zuzendutako 'Solo son peces'.
Azkenik, iaz Laudion egin zen 'Emakumemugituentzako partaidetzako bideo-tailerra'-ren emaitza ere ikusgai izango da jaialdi honen baitan. Maria Aizpuru izan zen tailer honen arduradun, eta azaldu digu zein izan zen abiapuntua eta zein emaitza.
www.caravanacinemujeresbilbao.com webgunean dago eskuragarri jaialdi honi buruzko informazio guztia.