IRRATIA

«SANS NOM SAREA» dokumentalaz, zuzendariarekin

1942an, II. Mundu Gerra erdian, Alemania naziak Frantzia okupatu zuen. Erresistentziak ihes sare ugari jarri zituen martxan, jendeari Europa nazitik aliatura ihes egiten laguntzeko. Hauen artean, Mendibe-Orbaizeta artean sekretuan jarduten zuen ihes sarea zegoen; hain sare sekretua, ezen izenik ere ez zuen. Espioiak, sare klandestinoak, kontrabandoa, elkartasuna, erresistentzia, esperantza… hau guztia eta gehiago da  “Sans Nom Sarea” dokumentala.

«SANS NOM SAREA»

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Gaurkoan Asteburuko Harian, Bira Produkzioak ekoiztetxeko kidea eta dokumentaleko zuzendaria den Beñat Iturriozekin hitz egiteko aukera izan dugu egin berri duten lanaren inguruan.