IRRATIA

Itziar Ituñorekin, luze eta zabal

Itziar Ituño aktore basauriarrarekin izan gara gaurkoan solasean. Kaleko emanaldiak ematetik, mundu mailan ezaguna izatera igaro den emakumea gehiago ezagutzen saiatu gara, patxadaz.

Itziar Ituño aktorea, artxiboko irudi batean. (Andoni CANELLADA/FOKU)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Luze eta zabal jarduteko aukera izan dugu gaur Itziar Ituño aktorearekin. Euskararekin izan duen erlazioan arakatzeko aukera ere izan dugu, baita bere hastapen profesionalak errepasatzekoa ere.

Horretaz gain, jakin dugu Goenkalen ia 15 urte pasa zituen aktoreak ez zuela Nekane Beitia Ertzainburuaren papererako kastina burutu, Iñaki Perurenaren etxea garbitzen zuen emakumearen papera gorpuzteko asmoz aurkeztu zelako lehen aldiz ETBn.

'La Casa De Papel' telesailak izan duen arrakasta mundialaz ere aritu gara hizketan; batez ere, horrek beregan izan duen eragin emozionalaren inguruan.