IRRATIA

Letagin | Letagin

Musika pilulak irudia

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Estreinako lana du 'Letagin' taldea, eta izen bera du lan berriak.  2018an abiatu zuten bidea Julen Agirre, Mikel Aginagalde, Xabier Lete eta Unai Lete musikariek, eta lehenengo unetik zuzenekoari eman diote garrantzia gehien. 7 kantuz osatuta dago Letaginen aurkezpen lana, eta jotzen jarraitzeko gogoz dator talde oñatiarra.

Haien buruak garden agertu nahi izan dute, tranparik gabe: emanaldietan taula gainera batez ere ondo pasatzera igotzen den talde bat da Letagin, eta diskoak ere hori trasmititu nahi du: musikarekiko gozamena.