IRRATIA

Xabi Solano | Bi

Musika pilulak irudia

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Bigarren diskoari 'Bi' deitu dio Xabi Solanok. 2016an 'Ereñotzu' plazaratu zuenetik, Esne Beltzaren ibilbidea eta bakarkakoa uztartzen ditu abeslari eta trikitilariak. Lehenengo diskoa liburu formatuan atera ostean, bigarren hau, hasiera batean 13 kantuz osatutako diskoa behar zuena, Solanorentzat esanguratsuak diren kantuen bertsioekin osatu du: 'Bi' disko, bakarrean.
Etxean grabatu du bigarren disko hau Xabi Solanok, estreinakoz. Lagunartean eta kolaboratzaile ugarirekin aritu da: berekin aurretik aritutako musikariak, nahiz talde berri eta ezezagunagoetako artistak.