IRRATIA

Maisha Mc | Vmme Sahar

Musika pilulak irudia

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Zaila da Maisha MCren jarduna hitz bakarrean biltzen: raperoa, ekoizlea, euskalzalea,
zinemagilea eta DJ gisa aurkeztu genezake, baina irudipena dugu edozein izen zerrenda motz  geratzen zaiola. Edozertan aritzeko gaitasuna duela dirudi, eta oraingoan 'Vmme Sahar' disko  kontzeptualarekin dator.

Kalifornian bizi da orain, baina, gustura dabilen arren, herriminak euskal kulturako elementuetarantz erakarri du musikaria lan honetan. Disko hau sortzeko Maisha MCk egindako lanak Barakaldotik Marterako bidaia dirudi: hitz zaharrenen bila joan baita, etorkizuneko musika eta kulturari forma emateko.