IRRATIA

Maite Larburu | Hezurren azpian

 

Musika Pilulak logotxikia

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Joan den apirilean atera zuen Maite Larburu hernaniarrak 'Hezurren azpian' diskoa. Hezurren azpian kantuak esangura berezia du Maiterentzat: bere buruarekiko intimitatea jasotzen du bertan, eta diskoaren izenburu gisa aukeratuta, bere lanaren asmo ederrak iradokitzen dizkigu. Biolin jolea ogibidez, eta luzaz atzerrian bizi izan da, Herbeheretan. Oraindik kanpoan bizi zela, JoshCheatham kidearekin batera Neighbor taldea osatu eta bi disko plazaratu zituzten. Orain, Euskal Herrian, bere neighborraren falta aipatzen duen arren, Maite Larburuk bizilagun berriak ere topatu ditu ibilbide berri honetarako.