IRRATIA

Gatom | Euskalkillz

 

Musika Pilulak logotxikia

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


'Euskalkillz' du izena bermeoko Gatom rap abeslariaren azken lanak. 'Bueltan gatoz' maxiaren jarraipena dela esan daiteke, batez ere soinu aldetik. Jamaikar soinuekin jolastu nahi izan du Gatomek, reggaea eta dancehall-a nagusitzen direlarik. Nahiz eta hasiera batean gaztelaniaz eta euskaraz abesten zuen, gaur egun, bermeotarrez rapeatzeko hautua hartu du Gatomek.