«2011tik ezer gertatu ez balitz bezala erabaki dute Haranbururi baldintzapeko askatasuna ukatzea»
Xistor Haranburu euskal presoaren baldintzapeko askatasuna baztertu du justizia frantziarrak. Zigor Aplikaziorako Ganbarak senperetarraren baldintzapeko askatasuna ukatzeko argudiatu du bera aske egotea arrisku bat dela desordena publikoa sor dezakeelako. Berrerortzea ere argudiatu du. Maritxu Paulus Basurco abokatuaren esanetan «ulertezina» da erabakia. Gogoratu du bizi osorako kondena duela Haranburuk eta laster 30 urte beteko dituela espetxean.
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Justizia frantziararren erabakia baloratu du Paulus Basurcok Naiz Irratian. «Iruditzen zait hamar urte atzera joaten garela, iruditzen zait 2011tik ezagutu ditugun aldaketa guztiek epaileak ez dituztela ezertan ikutu, ezer gertatu ez balitz bezala erabaki dute Haranbururi baldintzapeko askatasuna ukatzea. Ulertezina iruditzen zaigu. Iruditzen zaigu gaur egungo erabakia gogorragoa dela duela zortzi urte genituen erabakiak baino».