IRRATIA

«Euskara bizi-bizirik dagoen guneak modu jasangarrian garatzen saiatuko gara»

Iraitz Lazkano Elgetako alkatea izendatu dute UEMAko lehendakari. Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea ordezkatzea «ohore bat» dela baieztatu du. Euskarak dituen erronkei erantzuteko elkarlana funtsezkotzat jo du, instituzioen artean eta baita herritarren eta orokorrean euskalgintzaren artean ere. Hortaz gain, EUMAren parte diren herrien garapena ezinbestekotzat du.

UEMAko Zuzendaritza Batzorde berria. Erdian, kartelari eusten, Aritz Abaroa lehendakariordea eta Iraitz Lazkano lehendakaria. (UEMA)

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Lazkanok gogora ekarri du UEU eta Gaindegiarekin udalerri euskaldunen garapenari buruz egindako teorizazio lana eta pausuak ematen jarraitu behar dela defendatu du. «Argi dugu euskara bizi-bizirik dagoen guneak modu jasangarrian garatzea ezinbestekoa dela eta hortan saiatuko gara hurrengo lau urteetan».