IRRATIA

«Oharkabean pasatzen den arren, sekulako garrantzia du soinuak pelikuletan»

Donostiako Zinemaldian ez da soinu banda saritzen, baina ez legoke soberan. Paula Olaz iruindarra da sortzez. Egun Donostian bizi da eta Egia auzoan du estudioa. Bi film estreinatu ditu Zinemaldi honetan Pascal Gaignerekin:'La trinchera infinita' eta 'Una ventana al mar'.

Paula Olaz Donostiako Zinemaldian

Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.


Badira soinu banda batzuk gure memorian daudenak, beste batzuetan oharkabean pasatzen da eszenatik eszenara. Oharkabean bada ere, ezinbestekoa dute ikus-entzunezkoek musika edota efektuak. Izua sor dakiguke musikak, samurtasuna, emozioa... Froga egin dezakezue, kendu pelikula bati soinu efektuak eta ea zer sentitzen duzuen.

Gurekin egon da Paula Olaz eta batik bat pelikuletan musikak duen garrantziaz mintzatu da. Bestalde, bere egunerokoan egiten duen lana eta pelikuletako musikaren sorkuntza nolakoa den ezagutu dugu.