«Francoren exhumazioa garrantzitsua da sinbolikoki baina ganorazko lege bat behar da inpunitatearekin amaitzeko»
Frankismoko Krimenen Aurkako Euskal Plataformako kide Josu Ibargutxiren esanetan Espainiako Auzitegi Gorenak Francoren gorpuzkiak Erorien Haranetik ateratzea babestu izana berandu datorren erabakia da. Mugimendu garrantzitsua dela dio, interesgarria, beti ere sinbolikoki. Edonola, orohar, «ganorazko lege bat» eskatu du Ibargutxik «inpunitate guztiarekin eta franskimoaren arrasto guztiekin amaitzeko».
Ce navigateur ne prend pas en charge l'élément audio.
Francoren gorpuzkiak Erorien Haranetik aterako dituzten ikusi egin behar dela ere ohartarazi du gainera, gobernu espainiarrak harturiko erabakiaren aurka helegite ugari aurkeztu dituztela gogoratuz.
Frankismoko Krimenen Aurkako Euskal Plataformako ordezkaria haratago doa, dio erabaki garrantzitsuagoak hartu behar direla «benetan frankismoarekin bukatu nahi badute». Estatu espainiarrean hori egiteko borondaterik badagoen galdetuta, «ez dut uste» erantzun du Ibargutxik. «PSOEren borondatea ez da hori, ezin du benetako borondaterik izan 78ko erregimena eta egungo Konstituzioa mantendu nahi dituen alderdi batek».
Euskal Herriari begira baikorragoa da, beti ere kaleari begiratuta. «Euskal Herrian antiofrankismoa nabaria da. Baina alderdiak lotuak daude hainbat konpromezu eta tratu direla eta».