En direct

Bigarren Kafea
Entrevue

Dupla: «Ez dugu antzerkirik egingo, baina teatralagoa izango da 'Maskarada'»

'Maskarada' disko berriarekin itzuli dira Gari Uriarte eta Beñat Oribe. Umorea, ironia, kritika soziala eta herriarekiko lotura uztartu dituzte hamar abestiz osatutako lanean. Duplako kideak Bigarren Kafea hartzera etorri dira hamaiketakoarekin.

Dupla: «Ez dugu antzerkirik egingo, baina teatralagoa izango da 'Maskarada'»

Loading player...

Hawaii-tik Santa Maria plazara. Paradisu idealizatu batetik norberaren sustraietara. Horixe da, besteak beste, Duplaren 'Maskarada' disko berriak proposatzen duen bidaia. Gari Uriartek eta Beñat Oribek urtebeteko geldialdia egin dute diskoa prestatzeko, eta gaur kaleratu dute urte horretan ereindakoaren uzta. «Kristoren pribilegioa da urtebete pasatzea diskoa egiten» aitortu digute.  

Gehiegizko kontsumoaren, itxurakeriaren eta presio estetikoari buruzko begirada zorrotza islatu dute abestietan. «Oso satirizatuta daude, baina egunerokotasuneko eszenak dira; gu izan gara istorio honen ardatz» kontatu digute. Izan ere, ohiko umore eta probokazio kutsuarekin, eguneroko kontraesanei begiratzen diete, batzuetan barre eginarazteko eta beste batzuetan hausnarketa eragiteko. «Disko hau guztientzat da, baita etsaientzat ere» esan digute. 

Oriandik ez dute iragarri non egingo dituzten lehen kontzertuak, baina bai nolakoa izango den. «Ez dugu antzerkirik egingo, baina teatralagoa izango da 'Maskarada'»

Bigarren Kafean izan ditugu bi musikariak, diskoaren nondik norakoak ezagutzeko: abestien atzean dauden gaiak, kritikak, sormen-prozesua... eta baita hamaiketakoa ere! 

Jaurlaritza Logoa