En direct

Gero eta gertuago dira Gabonak eta, haiekin batera, amets eginarazten diguten, hunkitzen gaituzten eta familia giroan gozatzeko aukera ematen diguten istorioak ere iristen dira.
Bizkaian Gabonetako hitzordu berezi horietako bat antolatzen duen eragileetako bat gerturatu da NAIZ Irratira, Gabon Kontua Kultur Elkartea. Proiektu honen atzean pertsona asko daude, lan handia, talentua eta, batez ere, ilusioa. Helburua; urtero, abenduan, ikuskizun berezi bat eskaintzea eta jasotakoa ongintzazko kausa batera bideratzea. Proiektua jaiotzen eta hazten ikusi duen Barakaldo Antzokian eta Bilboko Campos Eliseos Antzokian izango dira aurten.
Ekimen honen atzean zer dagoen, nola prestatzen duten eta aurten zer sorpresa espero diren ezagutzeko, antzezlanean aktore lanetan aritzen diren Garazi Benitez eta Itxaso Leonengana jo dugu.



