En direct

Bigarren Kafea
Entrevue

Death Kafe: «Topaketa bat da baina ez da terapia egitea»

Death Kafe: «Topaketa bat da baina ez da terapia egitea»

Loading player...

Death Cafe edo heriotzaren kafea bilgune ireki bat da, segurua eta diru asmorik gabekoa. Bertan, pertsona talde bat batzen da, maiz haien artean ezezagunak direnak, heriotzaz eta bizitzaren amaikortasunaz hitz egiteko kafe (edo beste zerbait, noski) hartu bitartean. Horrelako hamaika saiotan parte hartu du Amaia Gozategin, baita beste hamaika saio gidatu ere. Bigarren Kafean azaldu digu «Londresen sortu zen mugimendu bat» dela. Zehazki «auzoko bat hil zen eta jendea gaiaz hitz egiten ari zenez etxeko garajean saio batzuk» egiten hasi ziren. «Lehen Death Cafe» haiek izan zirela gehitu du.  

«Topaketa bat da baina ez da terapia egitea»  azpimarratu du Gozategik, nahiz eta argi duen «elkartzen garenon artean zerbait terapeutiko bihurtzen» dela. Gaineratu du espazio oso askeak direla eta «batzuk hasieran ez dute hitz egin nahi izaten baina askotan hizketan amaitzen» dutela.

«Heriotzaz hitz egiteak tabu izaten jarraitze» duela zalantzarik ez du Gozategik. Bere aburuz «betiko bizi garela pentsarazten dugun gizarte batean gaude» eta, beraz, gizarte horretan heriotzak lekurik ez duela. Hala «bizitzaren prozesu ezberdinak tapatzen» direla iritzi du. 

Jaurlaritza Logoa