En direct

Bigarren Kafea
Entrevue

«Dekretuez harago, etxebizitza sindikalismo asko dago egiteko; gaur ez da ez hasi ez bukatzen»

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareko kide den Jon Basterra elkarrizketatu dugu Espainiako  Diputatuen Kongresuan etxebizitzari buruzko dekretuak bozkatzen ari zirenean. 

 

«Dekretuez harago, etxebizitza sindikalismo asko dago egiteko; gaur ez da ez hasi ez bukatzen»

Loading player...
Etxebitza Eskubidearen aldeko kanpaldia Arriaga plazan.
Etxebitza Eskubidearen aldeko kanpaldia Arriaga plazan. (Gorka RUBIO | FOKU)

Mari Carmenen etxegabetzeak sortutako testuinguruan Espainiako Gobernuak geldirik zuen dekretua bizkortu eta gaurko egunez dekretu bi aurkeztuko dira Espainiako parlamentuan ondoriozko eztabaida eta bozketarako. Dekretuez eta etxebizitzaren auziaz gehiago sakontzeko Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatuen Sareko kide den Jon Basterra elkarrizketatu dugu.

Etxebizitzaren auziak Euskal Herrian okerrera egin duela azaldu digu eta dekretuek ez diotela heltzen arazoaren muinari, baizik eta arazoren ondorioei. Eta gainera ezta modu integralean ezta epe luzera begira ere ez. EHHSS kideak adierazi du luze hitz eginda ere etxebizitza politiken gainea, zaila izango dela adostasunera heltzea, besteak beste etxebizitzaren ulerkera ezberdina bada; bizitzeko edo espekulatzeko. 

Entzun elkarrizketa osoa Bigarren Kafean

Jaurlaritza Logoa