En direct

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

Sexualitatez jositako ‘Aske’ diskoa kaleratu Su Lamina taldeak

Bi disko labur plazaratu ditu denbora gutxian Su Lamina talde lapurtarrak. ‘Aske’ da berriena eta ‘Xoxixa’, berriz, 2025ean atera zutenak. Lau dira taldekideak, Ane Insua Lopez eta Barbara Mas ahotsetan, Sebastien Pats-Nouges baxuan eta Mattin Perez baterian. MusikHaria saioan izan da azkena.

Sexualitatez jositako ‘Aske’ diskoa kaleratu Su Lamina taldeak

Loading player...
Su Laminako laukoteak proiektu zinez berezia jorratzen du.
Su Laminako laukoteak proiektu zinez berezia jorratzen du. (SU LAMINA)

Instrumentaziotik abiatuta nahikoa bitxia den proiektua da Su Lamina taldearena. Arreta eman zigun horrek eta kantuak entzuterakoan are bereziagoa zela jabetu ginen. Sexualitatea ertz guztietatik darien abestiak baitira haiek idatzitakoak. Indarra musikan eta mezu potenteak abestean eskaintzen dituzte lapurtarrek.

Bi disko labur kaleratu dituzte eta lehenengotik bigarrenera badago alderik, abeslarietan bereziki nabari dezakegu taldearen eboluzioa. Hizkuntza nahasketa ere badute, bakoitzak bere jatorria duelako eta modu desberdinetan idazteko hautua egin dutelako, nahiz eta gaitegian badituzten elementu komunak.

MusikHaria saioan izan dira diskoak aurkezteko.

Jaurlaritza Logoa