En direct
«Cronique d’un été filmak eman zidan dokumentalak egiteko gosea, ikustean deskubritu nuen bazegoela hor mundu bat eta mundu horren parte izan nahi nuela» esan digu Elsa Oliarj-Inès zuzendariak. Gose horri esker, ‘Txakun Txakür’ estreinatu du Donostiako Zinemaldian.
Nola aurkitzen dugu gure lekua talde batean? Nola ikasten dugu besteekin harremantzen? Eta, agian galdera zailena: zenbateraino bihurtzen gara garena besteen begiradaren eta erreakzioen bidez? Galdera horiek abiapuntu hartuta, Elsa Oliarj-Inès zinemagileak zortzi urte eman ditu haur talde bera filmatzen. Txakun txakür dokumentalean, jolastokia behaketa-gune bihurtu da: bertan sortzen dira jokoak, arauak, adiskidetasunak, botere harremanak eta bazterketak. Haurtzaroko jolasak, urteak pasa ahala, rol-joko bihurtzen dira. «Zuberoko mitologikoako pertsonaia batzuekin rol-joko bat egin genuen, haurren elkarrizketatik abiatuta».
«Irudi zait bakoitzak baduela animali bat barnean, eta pentsatu nuen txalapartaren txakunak gure animalia iratzarri ahal duela» aitortu zu zinemagileak lanaren izenburuaren inguruan.
Kamera haurren mailara jaitsi eta eguneroko jolasen barruan sartzen da. Horrek, ordea, galdera deserosoak ere ekartzen ditu: zer egiten du helduak haur baten arteko gatazka baten aurrean? Eta zer gertatzen da kamera dagoenean? «Bortizkeria grabatzen badut, kamerarekin bortizkeria jarraitzen badut, gero ezin diet haurrei esan ezin dutela hori egin», azaldu du Oliarj-Inèsek.
Dokumentalaz aritu gara zuzendariarekin Zinemaldian.


