En direct

Bigarren Kafea
Entrevue

«Diskoa nire buruari egin nahi nion opari bat izan da»

2025eko azaroan argitaratu zuen Ainhoa Urteagak ‘Arrakala’ diskoa. Oroitzapenak, harremanak, zalantzak… gai ugari landu ditu bertan eta Bigarren Kafean luze eta zabal aritu da zumaiarra lan horren inguruan

«Diskoa nire buruari egin nahi nion opari bat izan da»

Loading player...

Bi urte eta erdiko prozesu baten ostean iritsi zen diskoa. «Kantu eta esanahi asko oso atzean geratzen zaizkit, denbora tarte luzean ondutako lana izan delako. Diskoa nire buruari egin nahi nion opari bat izan da». Ez du ahanzturan galtzeko diskoa aurkeztu zuen eguna. «Argitaratu bezperan Zumaiako Oxford aretoan aurkezteko zortea izan nuen, gertuko jendeaz eta diskoan parte hartu duten lagunez inguratuta».

Musika oso modu naturalean bizi du Urteagak. «Egunerokotasunean presente dudan zerbait da, lanean ere musikarekin lotuta aritzen naizelako. Asko gozatzen dut horretaz eta diskoa oso modu naturalean atera da. Etxetik ere jaso du musikarako zaletasuna eta baita bere bizitzako beste ardatzetako bat izan den kirolerako ere. «Umetatik gurasoek artearen eta mugimenduaren inguruan mugitu gaituzte eta hiru ahizpek amaitu dugu mundu horiek uztartzen». Horrekin lotuta, diskoaren grabaketa prozesuan bat egin zuten grabaketa saioek eta Zarauzko triatloiak.

Kantuen sorkuntzaren inguruan, sorkuntzarako era definiturik ez duela aitortu du. «Batzuk metodologia zehatza dute kantuak egiteko. Nik ez daukat modu zehatzik. Kasu batzutan letra datorkit lehenengo eta hurrena armonia bati letra jartzen diot. Ideia bat etortzen zaidanean buelta asko ematen dizkiot. Grabatu ezin badut, nire buruan errepikatzen dut eta gero gitarrarekin edo pianoarekin grabatu. Pianoan errazago bilatzen ditut kantuen ñabardurak».

Entzun Ainhoa Urteagarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia. 

Jaurlaritza Logoa