En direct

Bigarren Kafea

Dolly Partonen literatura-aztarna

80 urte zituela hil zen Dolly Parton, country musikaren erregina, pasa den astean. Loreen ordez, familiak liburuak eskatu ditu. 

Dolly Partonen literatura-aztarna

Loading player...

Countryaren erregina hil dela irakurriko zenuten hedabide askotan, baina agian komeniko litzaiguke bere hitzak berreskuratzea, Dollyk ez baitzuen goitizen hori erabili nahi. Behin baina gehiagotan esan zuen nahiago zuela “Book lady” ezizena, hau da, liburuen anderea. Eta asko eman zuen titulu hori bereganatzeko. Horren erakusle da berak sortutako 'Imagination Library' proiektua. 

Partonek literaturarekiko zuen maitasuna hezur-haragizko bihurtu zuen 'Imagination Library' proiektuarkin: haurrak, liburuak eta posta zerbitzua. Proiektuan parte hartzen duten familiek hilean liburu bat jasotzen dute ume bakoitzeko, kosturik gabe, haurra jaio eta 5 urte egiten dituen arte. 1995ean jarri zuen martxan liburutegi moduko hau, eta hasieran, liburu-banaketa Tenneseeko Sevier konderrira, Dollyren jaioterrira mugatzen zen arren, azkar zabaldu zen nazioartean. 2003. urtean, Irudimen Liburutegiak bere milioigarren liburua bidalia zuen. Duela astebete, Dollyren heriotzaren egunean, 332.000.000 liburu baino gehiago oparituak zituen jada 'Imagination Library'k

Entzun proiektuari buruzko erreportajea Bigarren Kafean.

Jaurlaritza Logoa