En direct

Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroak ez dira amaitu, baina Idoia Otaegik orain artekoarekin «oso gustura» daudela adierazi du Naiz Irratian. Ikasle eta parte hartzaile asko izan dituzte, eta «erantzuna bikaina» ari da izaten Otaegiren esanetan. Programazioari erantzuna ematea ez da erraza askotan, egun batzuetan bost edo sei ikastaro ere izaten dituztelako.


