En direct

Ion Telleria
NAIZ Irratia. Programazio arduraduna

Adimen artifiziala, euskara eta kazetaritza: 04

Mahai inguru berezia antolatu du NAIZek NAIZ Irratiko estudioetan adimen artifizialak euskararentzat eta kazetaritzarentzat dituen aukerak eta mehatxuak aztertzeko. 

Adimen artifiziala, euskara eta kazetaritza: 04

Loading player...
Ezkerretik eskuinera: Mikel Urdangarin, Aitzol Astigarraga, Iraia Cambra eta Naiara Perez
Ezkerretik eskuinera: Mikel Urdangarin, Aitzol Astigarraga, Iraia Cambra eta Naiara Perez (Maialen Andres | FOKU)

Kazetaritzaren eremutik nagusiki, euskararen eta adimen artifizialaren arteko harremanari begiratu diote adituek NAIZek antolatutako mahai inguruan. Aitzol Astigarraga informatikaria eta Orai NLP zentroko koordinatzailea, Naiara Perez Hizkuntzaren Prozesamenduan doktorea eta Hitz zentroko eta Ixa taldeko ikerlaria eta Mikel Urdangarin, Gaur8n adimen artifizialaren inguruko seriea koordinatu duena eta NAIZen hizkuntza estrategiari buruzko lanketan ari dena elkartu dira.

Guztiek ere teknologia honek dituen aukerak nabarmendu dituzte, beti ere bertatik eta guretik ekiteko beharra nabarmenduz.

Digitalizazio eta Adimen Artifizialeko Estatu Idazkaritzak eta Europar Batasunak (Next Generation) finantzatutako proiektua, hedabideen balio kateetan adimen artifiziala integratzeko laguntzen deialdiaren bidez.

Jaurlaritza Logoa