En direct
«Nik ez nuen disko bat egin nahi», aitortu digu Ines Osinaga musikariak. Proiektuaren abiapuntua bestelako galdera bat izan zela dio: «Zer gertatuko litzateke niri lanari eskaintzen diodan denbora hori sorkuntzari eskaintzen badiot?». Esan eta egin. Horrela jaio zen 'Itsasoa da bide bakarra' lana. Kubarekin lotura estua da lanak. «Medikuntzaz beteriko maleta batekin joan ginen Kubara, han geratu zena», gogoratu du. Kubako esperientziek eta bertako musikek arrastoa utzi dute lanean, nahiz eta berak azpimarratu duen diskoa ez dela bere bakarkako lana soilik: «Ez da nire diskoa, da nire ahizpen diskoa nik ekoiztu dudana».
Diskoan identitateari eta ahots propioari buruzko gogoetak ere badaude. «Zoriontsu naiz, neska berezia izanda, beti izan naiz neska berezia», adierazi du. Are gehiago, bere ustez, desberdintasuna ez da ahultasun bat: «Nondik begiratzen duzunaren arabera, berezitasun hori superbotere bat da». Musikaz gain, idazketa ere bere egunerokoaren parte dela azaldu digu Osinagak. «Libreta bati pegatuta bizi naiz, nire alboan beti daukat libreta bat», esan digu. Bertan jasotzen ditu ideiak, irudiak eta etorkizuneko kantuen pentsamenduak.
Elkarrizketa amaitzeko, musikaren eta harremanen inguruko hausnarketa bat partekatu digu «Dena aldatuko da elkarrekin hitz egiten dugunean», hitzek eta elkarrizketek duten indarrean sinesten duela erakutsiz.
Entzun elkarrizketa osoa.


