En direct
«Eta desberdinak izatera ausartu bagina, desberdina izango zen mundua, jakina!». Desberdina izateari buruzko aldarrikapenez josi du Kiimak taldeak bere lehen diskoa: 'Denboraren Lehia' (2025). Beraien hitzek dioten bezala, «zu zara katu beltza eta ni izango naiz erre zuten sorgina».
«Hasiera-hasiertaik amets bat izan da hau» aipatu du Ainhoa Etxezarreta abeslariak. Idiazabal, Antzuola eta Segurako kideek osatzen dute taldea eta poparen, folkaren eta kantagintza garaikidearen eraginak uztartuz, gertuko istorioak, hausnarketa sozialak eta emozio pertsonalak bildu dituzte lehen lan luzean.
Amonari ere eskaini nahi izan dio taldeko abeslariak kantu bat. «Zure bihotz erraldoi hura betiko nire euskarria, txikitatik hazi nauen amama maitia» dio 'Zure eskuen magia' kantak.
Aste honetan, KIIMAK izango dugu gurean, 'Denboraren Lehia' diskoaz, bere sormen prozesuaz eta abesti hauen atzean dauden istorioez hitz egiteko.


