En direct

Malen Frantsesena Arnaiz

Kilometroak jaiak ‘Ibilian, ibilian, buelta’ egingo du Lazkaora

1977an ospatu zen lehenengoz Gipuzkoako Ikastolen Jaia: 'Kilometroak 77'. Ordutik 49 edizio egin dira, eta aurtengoan 'Ibilian, Ibilian. Buelta!' egingo du jaiak sortu zen herrira, Lazkaora. Orduko eta egungo kontuez aritzeko ZEBRABIDEAN izan dira, Mari Karmen Eizagirre eta Irantzu Amundarain.

Kilometroak jaiak ‘Ibilian, ibilian, buelta’ egingo du Lazkaora

Loading player...
Mari Karmen Eizagirre, irakasle ohia, eta Irantzu Amundarain, ikastolako lehendakaria
Mari Karmen Eizagirre, irakasle ohia, eta Irantzu Amundarain, ikastolako lehendakaria (NAIZ Irratia)

‘Kilometroak 77 festa ikusgarria izan zen’. Titular hori ageri zen Egin egunkariak 1977ko urriaren 18an argitaratutako alean.

Bi egun lehenago, 1977ko urriaren 16an, igandean, ospatu zen Lazkao eta Beasain artean, lehenengoz, Gipuzkoako Ikastolen jaia: Kilometroak 77. Ordutik, jaiaren 49 ediziotan zehar, milaka eta milaka euskaltzale bildu izan dira, urriko lehen igandean, antolaketak prestatutako ibilbidea egin, eta Gipuzkoako ikastolei bultzada emateko asmoz.

Aurtengoa, 50. edizioa izango da, eta ‘Ibilian, ibilian, buelta’ egingo du Kilometroak jaiak, Lazkaora. Eta Zebrabidea ere, ibilian ibilian, Lazkaora gerturatu da, lehen urrats horien eta urrian emango diren urratsen artean lotura egiteko asmoz.

Mari Karmen Eizagirre eta Irantzu Amundarain animatu dira Zebrabidea gurutzatzera.

Mari Karmen Eizagirre, Lazkaoko Ikastolako irakasle ohia da. 17 urte zituela iritsi zitzaion maistra lanetan hasteko proposamena, eta Mari Isabel Aldasororekin batera martxan jarri zuten Ikastola. 1963an hasi zen Aldasoro, eta Eizagirrek Donostian egindako praktikaldi bat tarteko, 1964-65 ikasturtea, bi andereñorekin abiatu zuten Lazkaon.

Handik hamar bat urtera heldu zen Irantzu Amundarain, egun Ikastolako lehendakaria dena, Lazkaoko Ikastolara, Mari Karmen andereño zuela. Ongi oroitzen ditu ikasgelako lur koloretsua, eta egurrezko eskailera zaharrak. 

Orain arte Gipuzkoako Ikastolen Jaiaren 49 edizio egin dira, horietatik 3 izan dira Lazkaon. Eta aurtengoan 50. edizioa izango da, 'Ibilian, Ibilian, buelta' egingo duena Lazkaora, eta 'Ibilian, Ibilian' Zebrabidea gurutzatu dugu, garai hartako eta egungo kontuez solasean.

Jaurlaritza Logoa