En direct

Hezkuntza eta komunitatea uztartzen dituen egitasmoa da Naturaren Doinuak. Bosgarren urteurrena ospatuko du aurten, maiatzaren 22tik 24ra, Alkizan.
Hiru egunetan zehar, tailerrak, topaketak, musika, hausnarketak eta komunitatea eraikitzeko espazioak izango dira, betiere elkar zaintza eta aniztasuna ardatz hartuta.
NAIZ Irratitik igaro da Shrabani Aranzabe, egitasmoaren sortzailea, jaialdiaren filosofia eta aurtengo berrikuntzak gertutik ezagutarazteko.




