En direct

Apirilaren 15etik hilaren, 25era arte Festi-Contes Jaialdia ospatu zen Arbonan, Azkainen, Donibane Lohizunen, Getarian, Saran, Senperen eta Ziburun. Jaialdi honetan hainbat ipuin entzuteko aukera egon zen. Protagonistetako batzuk dira Dorleta Kortazar eta Maddi Zubeldia. Horregatik, Bigarren Kafeko laborategira gonbidatu ditugu jardunaldia nola joan ziren jakiteko.
Dorleta Kortazarrentzat esperientzia hunkigarria eta aberasgarria izan da jaialdian parte hartzea, nahiz eta hizkuntza ezberdinetan aritzea erronka bat izan den. Proiektu honetarako emazteak eta itsasoa uztartzen dituzten ipuina espresuki sortu zuen, Ziburuko edo Donibaneko portuetan girotuz: «Oso hunkigarria eta polita izan zen».
Maddi Zubeldiak, berriz, itsas hegaztien inguruko ipuin bat kontatu zuen finlandiar kosmogonia oinarritua. Itsasontziz egindako ibilbide batean egin zen ipuinaren kontakizuna. Itsasontzia geldirik zegoen uneetan kontatzen zuen ipuina eta istorioa hiru zatitan banatu zuen. Zubeldiak, garrantzi handia ematen dio ipuinak kontatzeari: «Ipuinak bide asko irekitzen dituzte. Gure barneko eskemak irekitzeko balio dute. Gure lurraldetasuna aldarrikatzeko ere balio du».


