En direct

Bigarren Kafea

«Hizkuntza txikientzako sare alternatiboa da Ieup»

Ieup euskarazko aplikazioa ezagutu nahi izan dugu. «Hizkuntza txiki guztiek behar dituzte horrelako egitasmoak»

IEUP aplikazioa
IEUP aplikazioa (Bigarren Kafea)

Gaur egun sare sozial asko erabiltzen ditugu, horietako asko jendearekin harremanetan jartzeko, zein jende berria ezagutzeko, baina askotan pantailan geratzen dira harreman horiek. Horregatik Ieup aplikazioko sortzaileek beste zerbait proposatzen dute. Bi hitzetan laburbildu digu Josean Aramaiok: «WhatsApp bezalakoa, baina euskarazkoa». Edo beste modu batera esanda, arnasgune bat. 

Mapa interaktibo bat da oinarria, eta mapan agertzen diren pertsonak zure kontaktu bihur daitezke. Kanpoan bizi diren euskaldunek ere mapan euren lekua topa dezakete. «Sare globalek elitismoa dakarte; sare txikietan herriko ekimenak dira protagonistak». 

Mezu argi bat helarazi nahi izan digu Bigarren Kafean. «Hamaika urte barru arnasgune gabe geratu nahi dugu? Atera Instagram-etik». 

 

Jaurlaritza Logoa