En direct

NAIZ irratia

Buruz Burukoa martxan da, eta Katedra ere prest!

Binakakoa amaitu bezain pronto abiatu da Buruz Buruko txapelketa, eta harekin batera Katedrako kinielak ere martxan dira. Ligaxkan hainbat pilotari handi final-zortzirenetatik kanpo geratu badira ere, txapelketak bi multzo ikusgarri utzi dizkigu. Hori bai, A multzoak bereziki errespetua ematen du.

Buruz Burukoa martxan da, eta Katedra ere prest!

Loading player...
Buruz Buruko txapelketaren aurkezpena.
Buruz Buruko txapelketaren aurkezpena. (Oskar Matxin EDESA | FOKU)

Esku pilotako txapelketarik handiena den Buruz Burukoak hartu du martxa, Binakakoa amaitu bezain pronto. Dagoeneko izen handi batzuk bidean geratu dira, final-zortzirenetan kanpoan geldituta, baina horrek ez du esan nahi final-laurdenetako ligaxkan ariko direnak maila apalagokoak direnik. Aitzitik, bi multzo ikusgarri osatu dira, eta asteburu honetan bertan abiatuko dira partida zein baino zein erakargarriagoak.

Multzoen artean, hala ere, A multzoak pizten du arreta berezia: bertan izango dira hiru Buruz Buruko txapeldun —Altuna, Laso eta Jaka—, eta laugarrena ere ez da nolanahikoa, Dario errioxarra. B multzoan ariko dira, berriz, Artola, Larrazabal, Zabala eta Peña.

Txapelketarekin batera Katedrako kinielak ere abian dira, eta hemen ere ez dira faltako jardunaldia irabazten dutenentzako sariak. NAIZ irratiko taldetxoa, gainera, dagoeneko irekia da; beraz, ez duzue gakorik behar bertan sartu eta gurekin lehiatzeko.

Jaurlaritza Logoa