En direct

Eskuz binakako finalak pizgarri berezia izango du aurtengoan. Kantxan izango diren bi bikoteek historia egiteko aukera dute. Joseba Ezkurdiak irabaziko balu, lehen pilotaria izango litzateke Binakakoa aurrelari gisa eta atzelari gisa irabazten. Jokin Altunak, berriz, bere hamargarren txapela eskuratuko luke. Unai Lasok garaipena lortuz gero, hiru txapelketa nagusiak irabazi dituztenen klubera batuko litzateke. Eta Jon Ander Albisurentzat, bere ibilbide luzean lehen txapela izango litzateke.
Katedran ere jardunaldi erabakigarria izango da, puntu kopuru bikoitza banatuko baita. Sailkapenean jauzi galanta emateko aukera askorentzat, postu dexente galtzeko aukera ere beste batzuentzat. Bihotzak aginduko du batzuen kasuan, buruak beste batzuenean. Dena den, Katedrako "NAIZirratia" taldetxoak ere ere lehen txapelduna ezagutuko du.


