En direct

NAIZ Irratia

«Onartuta dugu denok ez ditugula eskubide berdinak»

Hamarkada beteko du Ongi Etorri Errefuxiatuak herri plataformak. Hamar urte migratzaileen eta errefuxiatuen eskubideen defentsan. Jendartearen pertzepzioan «eraldaketa» eman asmo du oraindik plataformak. Otsailaren 28an ospatuko dute urteurrena Bilbon antolatu duten topaketan.

«Onartuta dugu denok ez ditugula eskubide berdinak»

Loading player...
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Bilbon deitutako mobilizazio bat
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Bilbon deitutako mobilizazio bat (Mikel Martinez de Trespuentes | Foku)

2016tik hamar urte igaro direnean egingo ditu hamar ere Ongi Etorri Errefuxiatuak herri plataformak. Ordutik hona, ehunka dira elkarteak urte hauetan guztietan Euskal Herriko auzo, herri eta hirietan egin dituen ekintzak, besteak beste, harrera duinaren, erregularizazio administratiboaren eta errolda eskubidearen aldarrikapenaren inguruan.

Elena Altunak, plataformako kideak, azaldu du NAIZ Irratian 10 urte hauetan aldatu dela «jendartearen pertzepzioa», eta elkarteak horretan lanean diharduela. Atzerritartasun lege izan du hizpide: «legeak erabakitzen du pertsonen eskubideak desberdinak direala. Kezkagarriena da onartu egiten dugula». 

Hamargarren urteurrenaren aitzakipean deitu du plataformak topaketa, «10 urteko erresistentzia» ospatzeko. Bilboko San Frantzisko auzoko Mariaren Bihotza plazan izango duten lokal berria inauguratuko dute. 

Jaurlaritza Logoa