En direct

Bigarren Kafea

«Uberrek ez du gure liga berean jokatzen»

Taxi munduan barneratu gara gaur Andoni Urruzolarekin eta lanbide honen nondik norakoak aztertzeaz gain, Donostian Uber enpresa sartzeak ekarri ditzakeenez aritu da Bigarren Kafean. 

 

«Uberrek ez du gure liga berean jokatzen»

Loading player...

Zenbat filmetan ikusi dugu jendea New Yorkeko kalean zehar korrika, esku bat altxatu taxi hori bat gelditu eta bertan sartzen? Filmetatik kanpo ez da horrela izaten normalean, eta zerbitzua behar dugunean taxien geltokira jotzen dugu edota dei bidez kontaktatu. Geltoki horietako batean topatuko dugu Andoni Urruzola, 28 urte dituen taxista. «22 urterekin hasi nintzen taxista moduan lanean, horrek dakarren ardura guztiarekin», kontatu du. 

Taxi munduaren hasierak eta lanaren nondik norakoak azaldu ditu Urruzolak, hala ere, argi dio ez duela taxisten mundua zuritu: «Ez dut zurituko taxi mundua, tranpa asko egin dira eta hori egotzi zaio gremioari; baina horren kontra borrokatzen dugu eta horretarako elkarteak ditugu». 

Bestalde, kontatu du azken urteetan arazo nabarmena izan dela Donostiako asteburu gauetakoa: «Lan karga handia sortzen da, eta ordu zehatz horietan ez dago gaitasuna azkar erantzuteko; arazo bat dago bai, baina arazo horren lanketan ari ginen». Arazo honi aurre egiteko bide ezberdinak zeuden, eta horietako bat zen ordu horietan inguruko herrietako taxistak bertan lan egiteko aukera zutela. 

«Uber azken aukera gisa ikusten zen, Donostiako arazoak beste era batera lantzeko aukerak daudelako», argitu du Urruzolak. Azaldu du Uberrek ez duela taxien liga berean jokatzen: «ez dizkigute baldintza berberak eskatzen», eta gehitu du langileak eta bezeroak tratatzeko era ere ez dela egokia izaten. 

Jaurlaritza Logoa