En direct
«Iragana urrun eta etorkizuna lauso». Diskoko esaldi horrek definitu dezake 'Miruenea' proiektuaren testuingurua. Zubi horretan eraiki dute diskoa Mirua taldeko kideek. «Arrakala batzuk sortu zaizkio, baino lorez beteta dago; nahi duena ongi etorria izango den espazioa da 'Miruenea'» esan digute.
Belaunaldi baten erretratua egin dute Malentxok, Maitanek eta Mattinek 'Miruenea' lanean. Identitatea eraikitzen ari den norbaiten etxea, mugen, aldaketen, galeraren eta kontraesanen artean dantzan. Hamaika abesti, eta hamaika galdera. Zenbat emateko prest gaude? Zenbat pisatzen du bihotz batek? Zerek gidatuko ote du gure belaunaldia?
Madril, Angelu, Azkarate, Tolosa... leku askotan grabatu dute diskoa. «Ez daukagu estudio kultura, gurea bedroom kultura da, logelan egindako musika» esan digu Mattinek. Eta leku asko ezagutuko ditu orain lanak, kontzertuz jositako hilabeteak datoz eta.
«Arrakala batzuk sortu zaizkio, baino lorez beteta dago»
«Jendea ongi etorria den espazio bat da 'Miruenea'»
«Musika herrikoia pop hizkuntzara eraman nahi genuen, unibertso bat sortu nahi genuen»
« »


