En direct

Bigarren Kafea

«Euskal herritartasuna adierazteko eta trinkotzeko helburua duen dinamika da Herritu»

Gure Eskuk Herritu dinamika aurkeztu zuen urtarrilaren amaieran eta otsailaren 28an konferentzia subiranistak antolatu ditu. Herri libre baten bidean, elkartu, hausnartu eta kontzientziak garatzea beharrezko ikusten dute. 

«Euskal herritartasuna adierazteko eta trinkotzeko helburua duen dinamika da Herritu»

Loading player...

Urtez urte eta dinamikaz dinamika, lanean aritu da Gure Esku. Beti ere beste eragile politiko eta sindikalekin harremanak estutuz eta sinergiak sortzeko asmoz aritu da eta pasa den urtarrilaren amaieran, Kalderapekon Herritu izeneko dinamika berria aurkeztu zuten. 

«Euskal herritartasuna adierazteko eta trinkotzeko helburua duen dinamika da Herritu», esan du Josu Etxaburu bozeramaileak. Gainera, azaldu du adierazpen honekin bat egiten duenak ondorengoa azpimarratzen duela: Euskal Herria zazpi lurraldez osaturiko nazioa dela, Euskara duena hizkuntza nagusi, Herritar guztien eskubide guztiak bermatu beharra dagoela, Euskal herritarrek, haiei dagozkien gai guztiez libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea dutela eta ezinbestekoa du burujabetza-tresnak izatea.

«Dinamika honek duen berezitasuna da ez duela eperik, Herritun izena ematen jarraitu daiteke eperik gabe», kontatu du. Honez gain, bigarren konferentzia subiranistak ere antolatu dituzte, Bilboko Bizkaia aretoan, topaleku eta hausnargune izango direnak otsailaren 28an. «Herri libre batek herritar libre, kritiko eta kontzienteak behar ditu, eta horregatik antolatzen ditugu konferentzia hauek», argi esan du Josu Etxaburuk. Hontaz eta gehiagoz aritu da gaur Bigarren Kafean.

Jaurlaritza Logoa